Bloga webgune bat da, non erabiltzaile batek edo gehiagok gai desberdinei buruzko berriak, aurkikuntzak, hausnarketak edo iritziak partekatzen dituzten. Hipertesto moduan argitaratuta egoten dira eta testuaz gain, irudiak, audioak, bideoak, etab-ez osatuta egon daitezke.

Dituzten ezaugarrien artean hauek nabarmenduko genituzke:
  • Kronologikoak dira: blogean sartzen garenean idatzitako azken ekarpenak ikusten ditugu aurretik idatzitakoak baino lehen.

  • Irakurleek post-ei buruzko iritzia eman dezakete iruzkinen bidez.

  • Libreak dira: Nahi duena esan dezake norberak bere blogean.

  • Etiketen bidez kategoriatan banatu daitezke: argitaratzen den sarrera bakoitzak etiketa bat edo gehiago izan ditzake, horrela gai desberdinetako sarrerak kategoriatan sailkatu daitezke.

Wikipedian blogei buruzko informazio gehiago aurki dezakezue.

Internetean dohan sortu ahal ditugu, honako aplikazioen bidez:


Euskaraz ere hainbat aplikazio daude blogak egiteko:


Gure bloga nola egingo dugu?

Badira blogak egiteko erabiltzen diren beste programa batzuk. Besteak beste, guk erabiliko duguna, Blogger, Google-ena da eta erabiltzen oso erraza.

Bloga egiten hasteko, lagungarria egingo zaizue behean agertzen den tutoriala:



Informazioa aurkezteko moduaz

Informazioa aurkezteko orduan, aplikazio desberdinak erabili beharko dira:
Slide, Issu, Photostory...
CMap Tools, Mindomo

Blogean ekarpenak egiteko baldintzak:

Astero-astero, gutxienez ekarpen bat egin beharko da iraila-urria bitartean (10 gutxienez). Ekarpenak ezin dira nolanahikoak izan, hau da, baldintza batzuk bete beharko dituzte, besteak beste:


1. Justifikazioa: zergatik aukeratu dugun berri hori jartzea. Gelako blogaren kasuan, gelan egiten denarekin duen lotura azaldu
2. Norberak egindakoa izan behar du
3. Informazio iturria zein den zehaztu behar da
4. Bataz beste 10-15 lerrotako testua jarri behar da
5. Ezinbestekoa da bitarteko grafikoren bat jartzea (argazkiak, bideoak edo aurkezpenak)
6.Testu prozesadorea erabili hizkiaren tamaina, kolorea e.a. haurren adinera egokitzeko

Ekarpen motak

Blogean hiru motatako ekarpenak egin beharko dituzue:

Hiru ataletako lanak egiteko eta azterketa kritikoa egiteko honako hiru dekalogo hauek erabiliko ditugu:
  1. Manuel Area-ren dekalogo proposamena IKTen erabilerarako
  2. Hezkidetza: minimoen taula 1.- Edukiak: Emakumeen izaera eta ekarpena berreskuratu. Emakume ereduen presentzia bermatu.
    2.- Materiala: Eduki sexista duen edozein materialaren bazterketa eta hezkidetzaileen erabilera bultzatu.
    3.- Hizkuntza: Hizkuntza ez sexistaren erabilera.
    4.- Espazioaren antolaketa: Espazio guztiak guztiontzako. Bereizkeria bultzatuko ez duen espazioaren antolaketa.
    5.- Ikastetxearen antolaketa: Eremu zein maila ezberdinetan parekidetasunean oinarritutako emakumearen parte hartzea.
    6.- Jarrerak: Hezkuntzako komunitate-kideekiko tratu bereizkeria eza.
    7.- Baloreak: Hezkidetza eta beraz, parekotasuna bultzatuko duten baloreen sustapena.
    8.- Ebaluaketa: Sexuaren araberako aurreiritzirik gabeko ebaluazioa.
    9.- Harremanak: Hezkuntzako komunitate-estamentuen arteko parekidetasunean oinarritutako harremanak sustatu.
    10.- Jarduerak – Prozedurak – Metodologia: Hezkidetza bultzatu eta bermatuko duen partaidetzarako metodologia.

  1. Francesc Carbonell-en Kulturartekotasun hezkuntzarako dekalogoa
    KULTURARTEKOTASUNAREN DEKALOGOA

    1. Pertsonen berdintasunaren uste osoarekin eta esklusio mota guztien aurka heziko duzu.
    2. Pertsona guztiak errespetatuko dituzu, baina ez derrigorrez euren ohitura edo ekintza guztiak.
    3. Ez dituzu kulturartekotasuna eta folklorismoa nahasiko.
    4. Identitate eraikuntza aske eta arduratsua bultzatuko duzu.
    5. Ikaskuntzak hezkuntza xeeden zerbitzura dauden bitartekotzat hartuko dituzu. Tomarás los aprendizajes como medios al servicio de los fines educativos
    6. Ikas-jarduerak guztientzako esanguratsuak direla ziurtatuko duzu, bereziki talde gutxituetako ikasleentzat.
    7. Ez zara ikasle talde homogeneoen tentatzioan eroriko.
    8. Ez duzu zerbitzu etnikoak sortzen ezta finkatzen lagunduko.
    9. Ikasleen familiei buruzko aurreiritzi arinak sahiestuko dituzu.
    10. Zure ezjakintasuna, aurreiritziak, estereotipoak eta etengabeko formazio espezifikoaren beharra onartuko dituzu.

    (Francesc Carbonell)
    File Not Found
    File Not Found

Blogak Hezkuntzako etapa guztietan erabil daitezke. Hona hemen Haur Hezkuntzarako erabilera eredu batzuk

HAUR HEZKUNTZARAKO BLOGAK


Beste urte batzuetan, Ikasgai honetan, ikasleek egindako blogak:

Haur Hezkuntzako blogak hemen sakatuz ikus ditzakegu

Hezkiketa Fisikoko Blogak

Maite Goñik urriaren 2an Euskaljakintzako blog-aren aurkezpena eskaini zigun. Lan asko egin dute beraien blog hori osatzeko. Erabili duten plataforma Wordpress-ekoa izan da. Berak egin zuen aurkezpena, hemen sakatuz ikus dezakezue.