ESKOLAKO WEBGUNEA WIX plataformaren bitartez


Lan hau egiteko, Haur Hezkuntzako eskola baten irakasle paperean jarriko zarete eta zuen gelarako Webgune bat sortu beharko duzue WIX plataforma erabilita.
WIXak lau atal nagusi izango ditu gutxienez: eskolari dagokiona, gelari dagokiona, familien txokoa eta irakasleentzat hausnarketa gunea.

Eskolari dagokion atalean eskolari buruzko informazioa sartuko duzue: non dagoen kokatuta, ikastetxearen izaera eta ezaugarriak, antolamendua...
Gelari dagokion atalean, etapa eta adinaren ezaugarriak, gelaren antolamendua (errutinak, tokoak, gela irekiak...). Horrez gain, curriculumeko gai bat (edo hobe esanda, edukin multzo bat) landu behar duzue WIXean, hau da, gai bat garatu IKTeen praktika on baten bitartez. Hartzaileak batez ere, haurrak, haurren familiak eta hezkuntza komunitatea izango dira. Helburua, beraz, pertsona hauei eskolako egunerokotasunean egiten diren jarduerak ezagutzera ematea izango da, hala nola, proiektuak, txangoak edo irteerak, jaiak eta ospakizunak, izandako bisitak…).

Familien txokoan, seme-alaben ikaste-prozesuari dagokion informazioa, haurren garapenaren ingurukoa, interneteko segurtasunaren inguruko informazioa, jantokiari edo eskolaz kanpoko ekintzei buruzko informazioa ... emango da. Modu berean, eskolak familiei eskaintzen dizkien parte hartzeko aukerak eta bideak azalduko dira.

Irakasleen esparruan, irakasle taldea bera aurkeztuko da eta erabakiak hartzeko moduei buruzko informazioa agertuko da ere. Horrez gain, irakurketei buruzko hausnarketak, informazioaren gizartearen inguruko berriak, bideo interesgarriak, baliabide didaktiko interesgarriak, praktika egokien bilduma... irakasle bezala prestatzeko interesgarria izan daitekeen guztia. Atal honetan, taldeka, klasean aipatuko diren hainbat gairen inguruko sarrerak egin beharko dira.

INFORMAZIO PRAKTIKOA
WIX-a sortzeko helbidea.Erregistratu, txantiloia aukeratu eta... lanean hasi!
Google Site-a sortzeko helbidea . Erregistratu beharko zarete, txantiloia aukeratu eta... lanean hasi!
Laguntza behar baduzu, hona hemen Eskola 2.0 webgunean dagoen Tutoriala.
Gomendagarria da Maite Goñi irakasleak garatutako Google Sites-i buruzko Google Site.

OHAR GARRANTZITSUA!
Informazioa aurkezteko modu desberdinak erabili behar dituzue bai Site-an edo Blog-ean. Tresnen artean, informazioa modu desberdinetan aurkezteko hainbat programa dituzue: issue, calameo, slide share, scrib... Interesgarria da ere Artefactos Digitales webgunean agertzen direnei begirada bat ematea. Mezuak emateko kode idatziaz gain, irudiak, bideoak, argazki muntaiak... sartu. Horrek erakargarriago bihurtuko du zuen Wixa.