Hormairudiak betidanik erabili izan dira edozein arlo eta mailatan, gaien aurkezpenak egiteko, ikasitakoa laburtzeko e.a.
Glogster hormairudiak sortzeko web 2.0ko aplikazioa da. Oso erraza da Glogster-en testuak, irudiak eta audio zein bideo artxiboak txertatzea, bai internetetik hartutakoak bai mikrofono edo webcam baten bidez, bertatik bertara grabatutakoak. Ikasleentzar tresna erakargarria da diseinu desberdin asko eta kolore bizikoak dituelako. Horrez gainera, glog-a edozein blog, wiki edo webgunetan txerta daiteke.

Hemen duzue aplikazioa erabiltzen hasteko tutoriala



GAIAK:
Bi gai proposatzen dira, baina zeuen proposamenak onartzen dira:
KULTURARTEKOTASUNA: kulturartekotasunari buruzko aste baten edo jardunaldien inguruko kartel digitala.
HEZKIDETZA: Nola? Berdintasunaren Planeko Hezkuntzaren ardatza aztertu (4. ardatza, 38. orrialdetik aurrera) eta bertan agertzen diren diagnostikoaren atala edo dauden jardunbideen artean bat hautatu eta garatu Glogsterrean.
Zuek proposatzen dituzuenak.
Kasu guztietan, irudia, testua, soinua eta bideoa sartu behar dira, hau da, Glogsterrak onartzen dituen aukera guztiak baliatu behar dira.