IKTak HAUR HEZKUNTZAN:

Ikasgai hau, Irakasle Graduko titulazioetako 2. kurtsoan burutzen da, Aniztasuna Eskolan moduluaren barruan.

IRAKASGAIAREN DESKRIBAPENA
Irakasgai honek IKTeek (Informazio eta Komunikazioaren Teknologiek), hezkuntza-berrikuntza eragile bezala hartuta, jendartean eta irakaskuntzan duten eraginari buruz hausnartzeko aukera eskaini nahi du. Zentzu honetan, ingurune birtualak, hezkuntzarako eta bizitza osoan zeharreko ikaskuntzarako baliabide gisa aurkeztuko dira. Horrek, IKT praktika onak dituzten esperientziak identifikatzeko, baloratzeko eta ezartzeko aukera emango du.
Modu berean, Ezagutzaren Jendartean aktiboki parte hartuko duten hiritarren alfabetizazio digitala bermatzen duten irakasleak prestatzea du helburu. Horrek esan nahi du etorkizuneko irakasleek IKTek, ikus-entzunezko baliabideek eta sareek –eta zehazkiago web 2.0 delakoak- ematen dituzten aukerak ezagutu eta erabiltzeko gaitasuna eskuratu behar dutela. Modu horretan, ikaste-irakaste prozesuak hobetzeko gai izango diren irakasle berritzaileak izateko ez-ezik, pertsona autonomo, kritiko eta erreflexiboak formatzeko gaitasuna ere eskuratuko dute. Irakasgai honetatik, 2. kurtsoan, seihileko bakoitzean parte hartzen duten ikasgaiekin batera, diziplinarteko bi proiektu garatzen lagunduko da.


Irakasgaiak 2. Ikasturteko moduluetan duen parte hartzea

“IKTak Haur Hezkuntzan” urte osoko irakasgaia denez, bi modulu desberdinetan parte hartuko du, “Komunikazio lanabesak” moduluan, 1. lauhilekoan, eta “Eskola Inklusiboa” moduluan, 2. lauhilekoan. Irakasgai honek, beste irakasgaiekin batera, seihileko bakoitzeko diziplinarteko proiektua garatzen lagunduko du.

IRAKASGAIAREN GIDA
File Not Found
File Not Found

Irakaslearekiko harremanak


Pilar Aristizabal (B-2 bulegoa)/
Posta: aristipili@gmail.com
Tutoretza orduak:
  • Osteguna: 10:00-13:00
  • Ostirala: 10:30-13:30
Telefonoa: 945 014281